2018ko Errenta Kanpainaren egutegiak aurkeztu dituzte hiru Foru Ogasunek.

Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundiak, maiatzaren 2tik ekainaren 28ra arte, 2018ko ekitaldiko PFEZaren eta ondarearen gaineko zergaren likidazioa aurkezteko kanpaina egingo du; horretarako, zergadunei laguntzeko ohiko zerbitzuak aktibatuko ditu.

Zergadunei aitorpena aurkeztu beharra errazteko, Foru Ogasunak berriro ere eskainiko ditu Bizkaiko zergadunek aurretik ere ezagutzen dituzten laguntza-zerbitzua eta aitorpena egiteko bideak. Besteak beste, laguntza pertsonala emango du Ogasunak eta Aldundiak arreta integralerako dituzten hamar bulegoetan, eta 94.608.3000 errenta-telefonoan. Horrez gainera, www.bizkaia.eus/errenta web-orrian, zergadunek aitorpena egin eta aurkezteko behar duten informazio guztia izango dute, bai eta beren datu fiskalak eskuratzeko bidea eta laguntza-programa ere. Aurten, Ogasunak berriro ere eskainiko die zergadunei aitorpena egiteko zerbitzua, finantza-erakundeetako 300 bulegotan baino gehiagotan. Edonola ere, Errenta Etxean edo Errenta Web proposamenak izango dira aitorpena aurkezteko bide nagusiak; Ogasunak 334.000 aitorpen-proposamen bidaliko ditu. Aste honetan, Ogasuna hasiko da dirua itzultzeko diren 223.000 proposamenak etxeetara bidaltzen (proposamen berdeak). Dagoeneko edonork kontsulta dezake ea Errenta Etxean proposamena jasoko duen, errentaren web-orrian sartuta.

Foru Ogasunak aurreikusten du 576.800 errenta-aitorpen izapidetzea; haietan, 401.000 dirua itzultzeko izango dira (401,0) milioi euro, itzuli behar zaion pertsona bakoitzeko 1.000 euro, batez beste. Bestalde, 175.800 aitorpen izango dira Ogasunari dirua ordaintzeko, aitorpen bakoitzeko 1.900 euro, batez beste. Hori hala dela, 2018ko errenta-kanpainaren azken emaitza -67,0 milioi euro izango da foru-diruzaintzarako.

Bizkaiko 2018ko Errenta Kanpainaren web orrialdea

 

Araba

Apirilaren 5ean hasiko da Araban Errentako kanpaina Rentafacil modalitatean, eta apirilaren 9an Rent@raba eran hasiko da, Gasteizko, Laudioko eta Guardiako bulegoetan.

Arabako Foru Aldundiaren Ogasun Saila martxoaren azken astean hasiko da zergadun ugariren etxeetara bidaltzen Rantafacil bidezko proposamenak.

Etxean jasotako proposamenarekin ados daudenak, proposamena onartu ahal izango dute finantza entitate laguntzaileetan; Internet bidez, araba.eus-en; edo, 900 111 202 telefonoaren bitartez. Rentafacil kanpaina ekainaren 14an bukatuko da.

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako Errenta kanpainako data nagusiak:

  • Errenta autolikidazio proposamenak 2019/04/08tik 2019/07/01era bitartean onartu ahal izango dira.
  • Gainerako errenta modalitateetan (mekanizatua eta Internet) eta ondarean epea 2019/04/15ean hasi eta 2019/07/01ean amaituko da.
  • Errenta aitorpen mekanizaturako hitzorduak 2019/04/12tik 2019/06/08ra bitartean eskatu ahal izango dira. Autolikidazio proposamena onartu nahi ez dutenek 2019/04/17ra arte itxaron beharko dute hitzordua eskatzeko.

Gipuzkoako 2018ko Errenta Kanpainaren web orrialdea

Todas las categorías