XXI. mendeko garapen ekonomikorako eredu interesgarri gisa Euskadik egindakoa azpimarratu du  Harvardko Unibertsitateko aditu batek. Nazioarteko aditua Michael E. Porterrek egin zuen aitorpen hori, joan den otsaileko 28an, eta beraren ustez egon badago «euskal kasuaz hitz egiterik.

Urteak dira Harvardek arlo horretako ‘euskal kasua’ aztertzen duela, ‘Euskadi: Garapen Ekonomikoko Estrategia bat’ izenburuko ikasgaiarekin. Porter irakasleak zuzentzen du, espezialitate horretan mundu osoan dagoen aditurik handienak, eta ereduaren sortzaile denak, hain zuzen ere.
Michael Porter-ek, Harvardeko Institute for Strategy and Competitiveness-eko zuzendariak, Euskal Kasua aurkeztuko zion joan zen martxoaren 2an Bernabé Unda sailburuari.
Ondoren, Euskal Kasua gizarteari aurkeztuko zitzaion Microeconomics of Competitiveness (MOC) ikastaroaren 10. edizioan. Ikastaroa Harvardeko Unibertsitateak diseinatua da eta Orkestrak eskainia.
José Luis Curbelo Orkestrako zuzendari nagusiak ere parte hartuko zuen ekitaldi bikoitz batean
MOC ikastaroaren zuzendari eta Orkestrako ikertzaile seniorra den Mikel Navarraroren aburuz, «MOC ikastaroak lagundu egiten dio ikasleari ulertzen zergatik ezin duen herri edo eskualde batek ongizaterik eta lorpen sozialik eskuratu, enpresa lehiakorrik eduki ezik; eta, horrez gain, azalduko du zergatik ez diren iraunkorrak izango diren enpresa lehiakorrak egongo, enpresa dagoen eskualdeak eta herrialdeak ez badie produktibitatea eta eraginkortasuna sendotzeko ingururik sortzen. Enpresa eta lurralde lehiakortasuna erabat elkarloturik daude».
Iturria
Iturri 2

Todas las categorías