Eusko Jaurlaritzak 2018rako hazkunde aurreikuspena BPGaren %2,5etik, %2,6ra doitu du. Lan-merkatuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren azken aurreikuspenen arabera, 2018an enplegua % 1,9 haziko da, hau da, 17.000 lanpostu inguru sortuko dira (aurreko aurreikuspena 15.500 enplegu sortzea zen eta %1,7), eta 2019rako % 1,4 (ia 13.000 lanpostu berri). Bestalde, 2018ko lehen hiruhileko Bizkaiko Abagune Ekonomiko eta Fiskalaren aldizkariari erreparatuz, 2017an ekonomia bizkaitarrak dinamismo nabarmena erakusten jarraitu du. Eustaten CTR-ren arabera Barne Produktu Gordina (BPG) %2,8 hazi zen 2017aren azken hiruhilekoan, eta ekitaldian pilatu zuen aurrerakuntza %2,9koa izan zen. 2018 hazkundea BPGaren %2,5ekoa izango dela aurreikusten du Ogasun sailak:

Iturria: 2018ko lehen hiruhileko Bizkaiko Abagune Ekonomiko eta Fiskalaren aldizkaria.

Azkenik eta Nafarroari dagokionez, Estándar & Poors-ek Nafarroako rating-a Atik A+era igo berri du.

 

Iturriak:

Iturria 1

Iturria 2

Iturria 3

 

 

Todas las categorías