Iñigo Urkullu lehendakariak  EAEko aurrekontuak erretiratu ditu beharrezko sostengua izango ez zuelakoan. Baina azken aste hauetan protagonista izan dugun alderdien arteko negoziazioetan euskal fiskalitatea izan da ardatza.


Zerga sistema erreformatzea, iruzur fiskalaren aurkako neurriak abiatzea eta aurten sor litezkeen diru-sarrera berriak adostea eskaini baitzien Urkullu lehendakariak oposizioko alderdiei, 2013. urterako Aurrekontuak adosten saiatzeko igorritako gutxieneko proposamenen txostenean.
Txostena 17 orrikoa zen, eta hainbat konpromiso jasotzen zituen, «akordioa lortzeko oinarriak» erdietsi nahian.
PSE-EEren eskakizunak  ziren fiskalitatea erreformatzea eta iruzurraren aurka borrokatzeari bai esan ondoren Jaurlaritzak «sor litezkeen» diru-sarrerak eta politika publikoak adostea eta Administrazioa berregituratzea ere onartuta zuen. Zuzenketen eztabaidan konpromiso zehatzagoak hitzartzeko prest agertu zelarik . 
Txostenak iruzurraren aurkako plan bat abiatzea eta PFEZa eta elkarteen gaineko zergak erreformatzea proposatzen zuen.
PFEZ zergari buruz, proposamenak ekitate, progresibitate, neutraltasun, gardentasun eta sinplifikazio irizpideen arabera erreformatzea proposatzen zuen. Elkarteen gaineko zergaren arloan, ekonomia sustatzeko baliagarriak diren pizgarriei eutsi eta helburu hori betetzen ez dutenak kendu. Kapitalizazioa sustatzeko eta nazioartera atera ahal izateko neurriak ere abiatu nahi ditu.
Lehendakariak ondorengotzen eta dohaintzen zergak ere ukitzea eta apostuen zerga sortzea proposatu zuen.
Iturrria
Fuente
Fuente

Todas las categorías