EAJ-PNVren izenean Andoni Ortuzarrek dio, AEAren biztanleria eta aberastasun maila kontuan hartura, behar baino gehiago ematen diola Espainiari. “Kupoa %6,24n dago zehaztuta, eta Euskadiko biztanleen Espainiaren %4,7 baino ez da eta BPGa berriz %6,07 da”.

Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak berriro adierazi du Kontzertu Ekonomikoa ez dela pribilegio bat, “eskubide bat da eta, aldi berean, aldebakarreko arrisku bat ere bai Euskadirentzat”.

TeleBilbaon emandako elkarrizketa batean “Kontzertu Ekonomikoa euskal herritarren eta botere zentralaren arteko ituna” dela esan du, eta “itun hori hausten bada, dena hautsiko da”.

Azkenik, Susana Diaz oker dabilela esan du, “berea defendatzeko gureari eraso egin behar badio, guk inoiz ez dugu Andaluziaren kontra ezer esan”.

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

Todas las categorías