Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak iragarri du ahal duten guztia egingo dutela Raxoyren aginduak bete ez daitezen Bizkaian. Erabaki politiko hau kontzeptu politiko eta legala den arren “pase foralaren” izpirituan hartu duela dio Bilbaok. Aldun Nagusiaren ustez “gotortzeko ordua iritsi da iparra galduta dagoen estatu baten aurrean».

Bilbaoren iritziz, egoeraren larritasuna eta autogobernuari egindako erronka kontuan izanik, Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarri beharko luke neurri sortaren kontra. Gainera, Jaurlaritzari dei egin dio Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoari bilera eskatzeko. Azken eskaera honekin bat egin du Iñigo Urkulluk, EAJko lehendakaritzarako hautagaiak.
Ekimen hauek gauzatzen diren bitartean Bilbaok argi esan zuen ez direla aplikatuko eskumen forala diren neurriak, ondorioz ez dira PFEZ ala SZ ukituko.
Iturria 1
Iturria 2
Iturria 3

Todas las categorías