Pedro Azpiazuk, EAJko Espainiako Kongresuan ekonomi bozeramailea denak, UPyDri gogorarazi dio Eusko Legibiltzarrean dauden alderdi politiko guztiek, UPyDk ezin ezik, Ekonomi Ituna defendatzeaz gain Ituna desagerrarazi ezin dela diotela.
Itunaren sistema argia, bidezkoa eta solidarioa izateaz gain; Bost Urteko Legean Itunaren zifren banatze zehatz bat agertzen dela esan du Azpiazuk. Horrexegatik EAJren bozeramaileak oportunismo politikoa erabiltzen ari direla leporatu dio Rosa Diezen partiduari; horretarako Itunaren gainean aurreiritziak, gezurrak eta erdi egiak erabiliz.
Eusko Taldeak UPyDren mozioari zuzenketa bat jarri dio, Espainiako Gobernuari Itunuaren Batzorde Mistoa deitu dezan gomendatuz, bertan, 2012-2016ko Kupoaren Bost Urteko Lege berria eta itundutako zerga berriei buruzko akordio bat erdiestea beharrezkoa delako.
Iturriak:
1. Iturria

Todas las categorías