Iñigo Urkullu Lehendakaria Kontzertu Ekonomikoa “historikoa, legezkoa, eraginkorra eta adostutakoa” dela adierzari du eta moldatzea “lerro gorri guztiak gaintzea”. Gainera “aldebakarreko aldaketarik” onartuko ez dutela ohartazi du.

Pedro Sanchezen eta Susana Diazen hitzak haserrea eragin dute Euskadin eta ia aldedi politiko guztietako ordezkariak Kontzertu Ekonomikoaren defentsan atera dira.

Lehendakariak “historia luzea duen herria” garela esan du eta “Kultura propioduna eta autogobernurako borondate argia duena”. Ituna autogobernuaren “muina” dela gogorazi du.

Uxue Barkosek ez du uste Nafarroako Ituna auzitan dagoenik, “are gutxiago Nafarroan”. Baina aitortu egin du Espainian zentralizazio arrisku bat, “inposatzen den oinarrizko legediaren bitartez” eta horren aurrean Iñigo Urkullurekin “fronte bateratu bat” osatzeko premia azpimarratu du.

Nafarroako lendakariak “elkartasun faltaz hitz egiten dela” esan du, baina “guztiz kontrakoa da”. “Itun batetik abiatzen den arraminta bat da, eta Itunaren kasuan Nafarroako autogobernuaren oinarria da” adierazi du Barkosek.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

Todas las categorías