Nerea Llanosek, Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari orokorrak, Kontzertu Ekonomikoaren alde egin du Gernikako agerraldian. Ciudadanos alderdia aipatuz honakoa esan du: “Euskal herritarrak ez gara pribilegiatuak eta Kontzertu Ekonomikoa ez da pribilegio bat”.

Ituna Euskal Herriko historiaren parte bat dela adierazi du Llanosek. Ciudadanos alderdiak Kontzertu Ekonomikoa kentzearen alde agertu da behin eta berriz. Adierazpez hori “ezjakintasunari eta errespetu faltari” egotzi dio Nerea Llanosek. Era berean, Albert Riverari Kontzertua ongizatea eta enplegua bermatzeko tresna bat dela gogorarazi dio.

Bukatzeko, Pedro Sanchazen kontra jo du Llanosek, Foru Aldundiak kentzeko asmoa duela esanez. Azkenik, Riverak eta Sanchezek euskal herritarren kontrako “bikote perfektua” egiten dutela adierazi du.

Iturriak

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

Todas las categorías