Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak, Ekonomia Itunaren terminoen glosarioa eguneratu eta berriztu du. Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak duela bi urte argitaratu zuen The Basque Economic Agreement: tax and financial glossary hirueledunean oinarrituz – eta eguneratuz-, online jarri dute eskuragarri, haren erabilgarritasuna eta sarbidea erraztuz. Terminoak bi eratan daude ikusgai: termino zehatzen bilaketa bidez eta alfabetikoki zerrendatuta. Ikerketarako eta ikertzaileentzako lagungarriak izateaz gain, ekimen hauek, behar-beharrezkoak dira euskarazko corpus terminologikoa zehazteko eta osatzeko bidean.

Todas las categorías