Ituna Center

Ituna Center

Logotipo de Ituna: Centro de Documentación e Investigación del Concierto Económico y las Haciendas Forales - Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia
Logotipo de la UPV/EHU - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Logotipo de la Diputación Foral de Bizkaia - Bizkaiko Foru Aldundia

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia

Nor gara

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia 2007an sortutako proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) arteko lankidetza hitzarmenaren ondorioz. Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek ere Zentroaren helburuak garatzeko hitzarmenak sinatu dituzte. Gainera, Ituna Agiritegiak UPV/EHUko Historia Garaikidea, Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa, Zuzenbide Publikoa eta Gizarte Zientzien Didaktika sailekin lankidetzan dihardu. Gaur egun, bi egoitza ditu jendearentzat zabalik, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Leioa) eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko).

Bere sorreratik Zentroak Dokumentazio zerbitzua du, Ekonomia Ituna eta Hitzarmena, Foru Ogasun, euskal zerga sistema eta, oro har, federalismo fiskala edo deszentralizazio fiskala eta finantzarioari buruzko informazioa bildu, arrazionalizatu, aztertu eta zabaltzeko. Hamar urtez baino gehiago, etenik gabe, Ituna Agiritegiak era guztietako informazio iturriak bildu eta ordenatu ditu, adibidez, prentsa, produkzio zientifikoa edo ikus-entzunezko baliabideak; ikerlari, komunikabide akademiko, instituzio, profesional eta publiko orokorrari datu base zabala eskaini ahal izateko. Banku honek plataforma ezin hobea da “big data” aztertzeko, dagoeneko finkatuta dauden ikasketa arloetan sakontzeko eta ikerketa bide berriak aztertzeko eremu emankorra irekiz.

Miembros del Centro Ituna situado en la Facultad de Economía y Empresa de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), en el Campus de Sarriko, Bilbao
Conferencia en el Centro Ituna situado en la Facultad de Economía y Empresa de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), en el Campus de Sarriko, Bilbao

Dokumentazio zerbitzuaz gain, Zentroa gure ikerketa lerroekin zerikusia duen ikertzaileentzako topagune eta erreferentzia gunea bilakatu da. Zentroak Gradu Amaierako edo Master Amaierako Lana egin nahi duten ikasleei, doktorego aurreko eta doktorego ondoko ikertzaileei, baita nazioko eta nazioarteko mota guztietako ikertzaileei baliabideak eskaini eta harrera egiten die.

Azkenik, Agiritegiak Ekonomia Ituna eta Hitzarmena eta euskal zerga sistemaren ezagutza bultzatu, hedatu eta sustatzen du, batez ere euskal, espainiar eta europar iritzi publikoan, zein nazioarteko beste esparru batzuetan, euskal kasua federalismo fiskalari buruzko nazioarteko ikerketa korronteetan kokatuz. Zentzu horretan, Agiritegiak Ituna Newsletter-a argitaratu, mintegiak antolatu , argitalpen zientifikoen ekoizpenean parte hartu eta beste entitate eta erakunde batzuekin lankidetzan aritzen da Itun eta Hitzarmen eta euskal zerga sistemaren ezagutza zabaltzeko helburuarekin.

Carteles con información en el Centro Ituna situado en la Facultad de Economía y Empresa de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), en el Campus de Sarriko, Bilbao
Conferencia en el Centro Ituna situado en la Facultad de Economía y Empresa de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), en el Campus de Sarriko, Bilbao

IKERKETA LERROAK

Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiaren proiektuak hiru ikerketa lerro nagusi garatzen ditu:

Itun Ekonomikoa eta euskal zerga sistema

Itun Ekonomikoa; Hitzarmen Ekonomikoa; Foru Ogasunak; Euskal zerga sistema; euskal sektore publikoaren zerga eta aurrekontu politika.

Deszentralizazio fiskala eta zerga-sistema konparatua

Federalismo fiskalaren teoria; deszentralizazio fiskala eta finantzarioa; Espainiako finantzaketa autonomiko sistema; Europar Batasuna eta Europako integrazio fiskal eta ekonomikoaren prozesua; zerga sistemen konparazio analitikoa.

Erakunde publikoak eta elite politikoen azterketa

Aktoreen prosopografia edo biografia kolektiboa: talde sozialak, elite politikoak eta administrari publikoak; ordezkari batzarren, parlamentuen eta erakunde publikoen azterketa eta bilakaera.

Lankidetza gunea

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia 2007an sortutako proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) arteko lankidetza hitzarmenaren ondorioz. Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek ere Zentroaren helburuak garatzeko hitzarmenak sinatu dituzte. Gainera, Ituna Agiritegiak UPV/EHUko Historia Garaikidea, Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa, Zuzenbide Publikoa eta Gizarte Zientzien Didaktika sailekin lankidetzan dihardu. Gaur egun, bi egoitza ditu jendearentzat zabalik, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Leioa) eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko).

Logotipo de Ad Concordiam
Ad Concordiam
Logotipo de Comunidad Concierto - Gurea Kontzertua
Comunidad concierto
Logotipo de IAFCS - International Association of centers for federal studies
IACFS
Logotipo de Center for Basque Studies - University of Nevada, Reno. Centro de estudios vascos de la Universidad de Nevada
Center for Basque Studies
Logotipo de University of Nevada, Reno - NVGLOBE-L. Nevada Global Business and Economics Lab
University of Nevada
Logotipo de Euro Basque. Europaren mugimenduaren Euskal Kontseilua - Consejo Vasco del Movimento Europeo
EuroBasque
Logotipo de Generalitat de Catalunya - Institut d'Estudis de l'Autogovern
Institut d'Estudis del Autogovern
Logotipo de Fundación Manuel Giménez Abad
Fundación Manuel Giménez Abad
Logotipo de Eurac Research
Eurac Research
Logotipo de Wales Governance Centre
Wales Governance Centre
Logotipo de Liege Universite Tax Institute
Liege Université Tax Institute

Ekonomia Ituna eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiko ikertzaileak

Gure ikertzaileak eta kolaboratzaileak ezagutu

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.