Kamioiek ordainduko lukete bidesaria, eta auto gidariek zirkulazio zerga sare nagusirako


Gipuzkoako Aldundiak iragarri berri du N-1 errepidean kamioientzako bidesaria ezartzeko aukera ari dela aztertzen, lurralde honetako errepideen finantzaketa orekatu ahal izateko. Itziar Miner Diputazioko Zerga Politikako zuzendariak halaxe adierazi zuen joan zen martxoaren 16an Batzar Orokorretako lantaldean egindako agerpenean. Mineren ustez, arazo ekonomiko larriak bultzatu du erabakia hartzeko arrazoia.« Neurriak kamioilariei ez ezik auto gidariei ere eragingo die. Bigarren kasu honetan herritarrek zirkulazio zerga ordaindu beharko dute errepide sare nagusian ibiltzeko.
Gehiago

Todas las categorías