Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak maitzaren 8an egindako prentsa aurreko batean  jakinarazi zuenez Gipuzkoako Foru Aldundiak «arrisku bereziko zergadunen errolda» osatzeko asmoa duela, eta horretarako hainbat mekanismo martxan jarriko dituela iragarri du.


Zerrenda horretan enpresa handiei jarraipen berezia egingo diétela iragarri du. Herritarrek euren betebeharrak «borondatez» betetzea lortu nahi dute, eta «kontzientziaz» joka dezatela. Zerga iruzurraren aurrean «ezikusiarena» ez dutela egingo azaldu du Francok.
Errolda hori barne dokumentu gisa erabiliko dute, eta foru arau baten bitartez tramitatuko dute datozen egunetan.
Iturria

Todas las categorías