Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak jakinarazi duenez, Ogasunari iruzur egin edota dirua zor diotenen zerrenda argitaratzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua.

Ministroak gogoratu du antzerako neurriak onartu dituztela Erresuma Batuan eta Irlandan. Ekimenaren helburuak bi dira: zergak ordaintzeari uko egin diotenen izenak lau haizeetara zabaltzea, eta horiek Ogasunari zor diotena ordaintzea.
Montororen hitzetan “zor dutena ordaintzea da helburua… Iruzur fiskalaren aurkako borrokan, herritarrek zergak ordaintzeko duten borondatea da garrantzitsuena, horiek jakin badakitelako iruzur fiskalak gizartean eragiten duen kaltea”.
Agintari popularren aburuz Administrazio Publikoak egiten duen bezala, Ogasunari zergak ordaintzen dizkiotenek ere gardentasunez jokatu behar dute, euren aktibitate ekonomikoa edozein delarik ere, eta pertsona fisikoak edo juridikoak diren kontuan hartu gabe.
 Iturria
Fuente

Todas las categorías