Gipuzkoako Aldundiak formalki eskatu die Batzar Nagusiei aintzat ez hartzeko oposizioko taldeek aurkeztutako hiru foru arau proposamenak, Diputatuen Kontseiltuik pasa ondoren.

Ez Egoiliarren Errentzaren gaineko Zergaren, PFEZaren Sozietate Zergaren inguruko zuzenketa teknikoen eta egoera postlaboralen inguruko foru arau proposamenak aintzat ez harteko argudioak ditu Aldundiak. Honen ustez, hiru propasamenek ez dute behar den moduan erantzuten segurtasun juridikoaren aldetik sortzen diren beharrei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, oposizioaren foru arau proposamen horiek ez diete zerga politikaren beharrei erantzuten, baizik eta borondate uniformatzaile bati. Irakurketa hau egiten du, beraz:

1-Ez Egoiliarren foru arau proposamena tramitatzeak talka egiten du dagoeneko Batzar Nagusietan tramitatzen ari den Foru Arau proiektuarekin.

2-Egoera postlaboralen proposamena, konkurtsoan dauden kooperatibetako kideei zuzenduta dagoena, teknikoki zalantzazkoa da. Arazo hau konponduta dagoelako zerga kudeaketatik, kaltetutakoen lankidetzan jardun eta gero.

3-PFEZ eta Sozietate Zergako proposamena motz gelditzen da atzemandako akats guztiak konpontzeko. Aurkeztutako proposamenak ez du arazoa konpontzeko helburua betetzen.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

Todas las categorías