José María Iruarrizaga, Bizkaiko Ogasuneko diputatuak, jakinarazi duenez, Bizkaiko Ogasuneko ikuskaritza zerbitzuak ikerteta bat abiarazi du eta “Panamako Paperetan” agertzen diren bizkaitarrak identifikatu ditu.

Iruarrizaga adierazi duenez “komunikabideetan argitaratzen diren auziak beti aztertzen ditugu eta, kasu honetan ere, Ogasuna gauza bera egiten ari da”. Horretarako lan-talde bat dagoela azaldu du. “Panamako Paperetan” Bizkaiko persona fisikoak edo juridikoak antzeman dituzte eta horien egoera zein den jakiteko “ikuskaritza-prozedura” hasi dute.

Pertsona horien inguruko daturik zabaldu ezin dutela azpimarratu du José María Iruarrizagak. “Panamako Paperetan” agertzea eta iruzurra egitea ezinbestean lotura ez dagoela ere adierazi du.

Azkenik “Zergapeko bizkaitarrak munduko edozein herrialdeetan dituen ondasunak deklaratu behar ditu” zehaztu du. Hala eginez gero, Panaman edo Kaiman irletan baku-kontu bat izatea posiblea da. Iruarrizagak esan duenez “Arazoa da normalean persona horiek ez dutela aitorpenik egiten”.

 Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

Todas las categorías