Bizkaiko Ogasunak 4.808 milioi euro bildu ditu abuzturarte, pasadan urteko aldi berean baino %14,9 gehiago, 623,1 milioi. Ekitaldia bukatzeko lau hilabete falta direnean Ogasunak 2017rako aurreikusitako kopuru osoaren %68,8 bildu du. Diru bilketaren igoerak ez ditu Ogasun eta Finantza Sailak finkatutako helburuak aldatu, eta zuhurtziar joatu beharra dela adierzari dute.

Bildutako 4.808 milioi eurotatik, 2.477,7 zuzeneko zergatik bildu dira, pasadan urtean baino 408,1 milioi euro gehiago. PFEZaren diru-bilketak %6,6a igo da eta lan-atxikepenak %3,5eko azkundea izan dute.

Sozietateen gaineko Zergak 639,3 milioi euro bildu ditu, eta pasadan urtean 3939,3 milioi bildu ziren. Bilketa gordina asko hazi da eta itzulketak nabarmenki murriztu dira.

Zeharkako zergak %0,8aren beherakada izan du 2016ko datuekin alderatuta. Abuzturarte 1.831,3 milioi euro bildu ditu Bizkaiko Foru Ogasunak, pasadan urtean baino 15,5 milioi euro gutxiago. BEZaren eta Zerga Berezien barneko doikuntzak zenbatu dira, eta Bizkaiak 523,7 milioi euro ordaindu behar dizkio Arabako eta Gipuzkoako Foru Ogasunei (Arabari 132,6 milioi eta 391,1 milioi euro Gipuzkoari). Kudeaketa propioko BEZa %6,3 gutxitu egin da, baina Zerga Bereziak %4,7ko igoera izan du. Gehien igo den Zerga Berezia Hidrokarburoena izan da, %9,2a igo delako.

Estatuarekiko doikuntzei dagokionez, Bizkaiko Foru Ogasunak 546,9 milioi euro jaso ditu BEZeko doikuntzetan, eta 90,2 milioi euro ordaindu ditu Zerga Berezien doikuntzetan.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

Todas las categorías