Gipuzkoako Foru Aldundiak 4.171 milioi euroko diru-sarrerak espero ditu datorren urtean, aurten baino 184 milioi gehiago. Kopuru horri Kopuaren ekarpenak, Jaurlaritzari egin beharreko ekarpenak eta udalen funtsean jarri beharreko kopurua kendu behar zaizkio. Beraz, Foru Aldundiak 758,64 milioi euroko aurrekontu propioa izango du.

Larraitz Ugarte, Aldundiko bozeramaileak esan duenez, aurrekontuaren %48,76 bidaretuko du gastu eta inbertsio sozialera.

Gastuaren %16,4 mugikortasun eta bide-azpiegituretara bideratuko da. Aldundiak garraio publikoa eta bidegorriak lehenesteko asmoa du. Gainontzeko departamentuei dagokionez, %7 berrikuntza eta lurralde kohesiorako izango da, %6 kultura era kirolerako eta %5 ingurumen eta lurralde antolaketarako. Aldundiaren departamendu bakoitzeko ordezkariek hurrengo asteetan xehetasunen berri emango dute.

Helena Franco Ogasun dipuatuak adierazi duenez, zorpetze berria amortizazioaren parekoa izango da, 74,76 milioi eurokoa alegia.

Iturriak:

1. Iturria

2. Iturria

 

Todas las categorías