Gipuzkoako Foru Ogasunak 4.670,2 milioi euroko diru-sarrerak lortu ditu 2017ko ekitaldian, 2016an baino %11,3 gehiago. Bilketaren zenbatekoak 2016an eginiko aurreikuspenak gainditu eta krisi aurreko mailaren gainetik kokatu da. Imanol Lasaren, Gobernantza eta Komunikazio Diputatuaren hitzetan, diru-bilketa horrekin «marka» ezarri da, «krisiaren aurretik izandakoak ere nabarmen gainditzen dituelako».

Zerga zuzenen kasuan %6,1eko hazkundea jasan dute, Sozietateen eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergen gorakada %10,3 eta %5,7 izan delarik hurrenez hurren aurreko ekitaldiarekin konparatuz. Zeharkako zergek aldiz, %3 egin dute gora.

Lasak jakitera eman duenez, diru-bilketa, «batetik, ekonomia indartu delako igo da, eta, bestetik, euskal erakundeek eta Espainiako Gobernuak Kupoari buruz lortutako akordioari esker».

Fuentes

Fuente 1

Fuente 2

Fuente 3

Todas las categorías