Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ahaldun nagusiek, Unai Rementeria, Markel Olano eta Ramiro González, Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu dira Vitoria-Gasteizen. Ahaldun nagusien helburuak ekonomia suspertzea, enplegua sortzea eta gizarte zerbitzuak hobetzea izango dira. Eta hori lortzeko egonkortasun fiskala eskatu dute.

Guztiek egokitzat jo dute zergak koordinatzeko erakundearen, zerga-iruzurraren aurkako planaren eta enpresen sektore publikoaren berregituraketaren erronkei aurre egiteko erakundeen arteko lankidetza indartzea.

Legeen arloan legegintzako egutegia eta lege-proiektu garrantzitsuenak aztertu dituzte. Garrantzi berezia eman diote Finantzen Kontzeiluaren lanari, ekarpen lege berriaren gaineko adostasuna lortzeko. Gainera legebiltzarreko taldeak negoziatzen ari diren udal lege-priektuaren egoeraz aritu dira.

Ekonomiaren dinamizazioari dagokionez, esanguratsutzat jo dute Euskadiko Nazioartekotze Kontseiluaren bidez egiten duten enpresen nazioartetzako lankidetza. Azkenik Foru Alduendiek eta Jaurlaritzak hurrengo lau urteetan egingo dituzten inbertsio estrategikoen programak azaldu dizkiete elkarri.

Amaitzeko, ahaldun nagusiek eta lehendakariak sail eta sektore guztietan elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa azaldu dute, lau administrazioen eraginkortasuna handitzeko eta herritarren alde lan egiteko.

Unai Rementeria, Iñigo Urkullu, Ramiro González eta Markel Olano

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

Todas las categorías