Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du datozen lau urteetan aldundiko diputatu izango direnen izenak. Javier Larrañaga Garmendia, azpeitiarra izendatu dute Finantza eta Ogasun diputatu.

Javier Larrañaga (1972), informatikan lizentziatua da eta Finantza Entitateen Kudeaketan eta Zuzendaritzan masterra dauka. 2012az geroztik Kutxabankek Gipuzkoan duen Enpresentzako Bankuko zuzendaria da.

Hauek dira Gipuzkoako Ogasuneko kargu publikoak:
–       Bete gabe: Ogasuneko zuzendari nagusia.
–       Yolanda Domínguez Román: Zerga Kudeaketako zuzendariorde nagusia.
–       Andrés Gómez Garrido: Zerga-bilketako zuzendariorde nagusia.
–       María del Coro Pereiro Zabala: Ikuskaritzako zuzendariode nagusia.
–       Bete gabe: Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusia.
–       Bete gabe: Zerga eta Finantza Politikako zuzendari nagusia.
–       Maite Cardador López: Herritarren Arretarako Zerbitzuko burua.
–       María Jesús Pérez Garciarena: Idazkari teknikoa.
–       José María Mendibil Crespo: Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko presidentea.
Iturriak:
1.Iturria
2.Iturria
3.Iturria

Todas las categorías