Uxue Barkosek Nafarroako Gobernuko bederatzi kontseilarien izenak ezagutarazi ditu. Lau emakume eta bost gizon, Barkos bera gaineratuz gero, genero parekidetasuna izango du gobernuak. Sei kontseilari euskaldunak, horietako bat Mikel Aranburu Urtasun, Ogasuneko Kontseilari berria.

Aranburu Iruñean jaioa da. Zuzenbidea eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna. Irakasle jarduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta hainbat elkarteen ibili da lankidetzan. Eusko Ikaskuntzako presidenteordea izana da Nafarroan.

1980tik Nafarroako Ogasunean hari da. Ikuskaritzako, Zergen Kudeaketako eta Zerga sistemaren zuzendaria izan da, beraz esperientzia handiko gizona da. Konbenio ekonomikoa negoziatu zenean aholkurai moduan aritu zen batzorde negoziatzailearentzat.

           Mikel Aranburu Urtasun

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

Todas las categorías