Idoia Nieves Nafarroako Ogasuneko zuzendari ohiak, otsailaren 11an, Nafarroako Legebiltzarreko Ekonomia Batzordean, duela 22 egun emandako dimisioari buruzko azalpenak eman zituen.

Nievesek, iazko apirilaren 13an Goicoecheak, Nafarroako Osagun Diputatuak, CANeko kontseilarien lan errenten atxikipenen urteko aitorpenak eta beste enpresekin egindako operazioen aitorpenak pasa ziezazkiokeen eskatu ziola salatu zuen, Barcinak interesa baitzuen.

Kargua bere intereserako erabili izana leporatu zion Goicoecheari. Industria kontseilari zela, Merca´o jatetxean inspekzio plana izango zuten enpresen zerrenda eskatu ziola esan zuen Nievesek, Goicoechearen zerga aholkularitza bulegoko bezeroen alde egiteko.

Nievesek zergadun zehatz bati egindako inspekzioaren aurrean, mezu elektroniko bidez Goicoecheak esan zuen “jokaldi goxoa” egin ziezaiola, zergadun “garrantzitsua” zela eta Barcinarekin komentatuko zuela.

Ekonomi Batzordean adierazi duenez, 2012an defizitaren helburua betetzeko urte amaieran enpresei egin beharrezko BEZ zergaren itzulketak 2013ra atzeratu izana kritikatu zuen eta erabaki horrek zerga bilketa nabarmen kaltetu duela.

Bere agerraldia amaituta, PSNko Juan José Lizarbek ikerketa batzordea eskatu zuen berehala, azken hamar urteetako kontuak gainbegiratzeko. Gainerako alderdiek Goicoechearen dimisioa exijitu zuten, baita Barcinarena ere.

Nievesen aurkako neurriak “aztertuko” zituela berretsi zuen Goicoecheak, eta karguan jarraituko duela esan zuen.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

4.Iturria

Todas las categorías