UPNk eta PPNk soilik babestu dute Nafarroako Gobernuaren proiektua. PSNk, Bilduk, Aralar-Nabaik, Ezkerrak eta Geroa Baik Nafarroako Gobernuaren 2014ko aurrekontu proiektua atzera bota dute: osoko zuzenketaren alde 25 boto eta 23 kontra. Hori dela eta, Foru Gobernuak berriro luzatu beharko ditu 2012ko Aurrekontuak.

Guztiek akordioak lortzeko UPNren ezgaitasuna nabarmendu dute baita, eta 2015era arte legealdia ez luzatzeko exijitu diote Yolanda Barcinari. Eskaera horri entzungor egin diote, ordea, Barcinak eta UPNk.

Eztabaidaren ondoren, Lourdes Goicoechea Ekonomi kontseilariak aurrekontu proiektuaren edukia defendatu du. Aurrekontuak “errealistatzat” jo ditu eta oposizioari, aldiz, “utopiak alboratzea” galdatu dio. Goicoechearen esanetan, 2014a urte “zaila” izango da, makroekonomiak hobera egingo duen arren, “herritarrek eta enpresek susperraldi hori igartzeko denbora behar izango delako”.

Iturriak:
1. Iturria
2. Iturria
3. Iturria

Todas las categorías