“BEZik gabeno egunak” edo “Aurreztu BEZa” moduko marketing kanpainak hedatu dira azken urteotan, batez ere saltoki handietan. Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Departamentua kezkatuta dago era horretako kanpainek jendartean duten eraginaz.

Haibat enpresa txikik era gremiok, merkataritza praktika horiekin haserre, kexa agertu diote Gipuzkoako Ogasunari. Hori dela eta, Helena Franco, Ogasun eta Finantza diputatuak, eskutitza igorri du Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzara, merkataritza alorra bere eskumena denez, gaian esku har dezan.

Gipuzkoako Ogasunaren ustez, “horrelako praktikak efektu negativo bikoitza dute”. Alde batetik, zergadunei bere zerga obligazioak betetzeko pizgarria kendu baitiezaieke, ulertarazten baitu BEZa ordaintzea edo ez saltzailearen borondatearen araberekoa dela. Hori salmentari edo zerbitzu prestazioari lotutako beste esparru batera eramanez gero, zerga iruzurreko portaerak eragin ditzake. Beste alde batetik, engainuzko publizitate kasuak gerta daitezkeela uste du Ogasunak, salmetak BEZik gabe egingo direla adierazten baita.

Praktika horiekin hainbat enpresa txikik eta gremiok Gipuzkoako Ogasunari haserrea janinarazi ondoren, bost elkartek izenpetutako idatzi bat bidali dute Eusko Jaurlaritzara.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

Todas las categorías