Horrela mintzatu da Lourdes Goicoechea Ekonomia eta Ogasun kontseilaria.  Agintari nafarrak argi eta garbi baietsi du  ez dagoela dirurik egungo ongizate estatu ereduari eusteko.

Parlamentuan egindako agerraldian, Goicoecheak Nafarroako 2012ko BPGk % 1,5 egingo duela behera, adierazi eta hurrengo urtekoak ere % 1,2 gutxiago egindo duela iragarri du. »Ekonomiarik gabe ez da egongo ongizate estaturik»’, berretsi du Goicoecheak.

Egoerari aurre egiteko herritarrak itoko ez dituen erreforma fiskala bat defendatu du Nafarroako Gobernuak. Sistema berriak etxebizitza erosteagatik ezarri ohi den kenkaria birplanteatzea, Sozietate Zergaren gaineko pizgarri fiskalak berrikustea eta iruzur fiskalaren kontra gogor jotzea aurreikusiko luke.

 Iturria

Todas las categorías