Babes falta dela eta Batzar Nagusiek proiektua atzera botatzeko arriskuaren aurrean, gutxiengoan dagoen Foru Gobernuak, aurrekontuen tramitazioa erretiratzea erabaki du. Era horretan, 2018ko aurrekontuak luzatu eta akordio puntualak bilatuko ditu 2018ko aurrekontuaren gainean nolabaiteko moldaketak aplikatu ahal izateko. Era berean, 2019ko aurrekontu proiektuan aurreikusiriko gastu areagotzea bideratzea ahalbidetuko liokeen akordioak bilatu beharko ditu Foru Gobernuak.

Modu horretan, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontu proiektuek daramatzaten bidea ikusiz, badirudi hurrengo ekitaldian Araba izango dela 2018ko aurrekontua luzatuz jardungo duen lurralde historiko bakarra.

Todas las categorías