Ituna

Joseba Agirreazkuenaga

Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiko Zuzendaria

Euskal Herriko Unibertsitatea. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Historia Garaikidearen Departamentua.

Telefonoa

946 012 240

E-posta

joseba.agirreazkuenaga@ehu.eus

Orcid

Orcid profila

Ibilbide profesionala

Unibertsitateko katedraduna da UPV/EHUko Historia Garaikideko Sailean, eta bertan aritu da irakasle eta ikertzaile 1980tik. Filosofia eta Letretan lizentziatua, Geografia eta Historia sailean, Deustuko Unibertsitatean (1976), eta Filosofia eta Letretan doktorea, Historia Modernoa eta Garaikidea sailean (1985).

Ikerketa egonaldi luzeak egin ditu Oxfordeko Unibertsitatean:

  • “Basque Visiting Fellow” St Antony`s Collegen (1990 (urtarrila-abendua) eta 2006-2007 (iraila-ekaina).
  • William A. Douglass Distinguished Visiting Scholar for 2013-2014. Center for Basque Studies. Nevadako Unibertsitatea, Reno.
  • Florentziako Unibertsitate Europarra (1993).
  • Ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu Oxfordeko Unibertsitatean, Xalapako Unibertsitate Veracruzarrean, Brasiliako Unibertsitatean, Erromako La Sapienza Unibertsitatean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Nafarroako Unibertsitatean, Sevillako Unibertsitatean eta University of Nevadan.

1972an hasi zen ikertzen, Jose Migel Barandiaranen zuzendaritzapean. Julio Caro Baroja doktore tesiaren zuzendaria izan zen. 1989az geroztik, “Biography & Parliament” ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia (IP) da, eta Hezkuntza Ministerioaren lehia-deialdietan hautatutako proiektuak garatu ditu (8 I+G proiektu), 18 ikerketa-kontratu erakunde publikoekin. (Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiak, Bilboko Udala, Bizkaiko Batzar Nagusiak, Eusko Legebiltzarra eta Espainiako Legebiltzarra). Taldeak 2007tik ikerketa-talde finkatuaren aitorpena lortu du Eusko Jaurlaritzaren deialdietan.

Ikerketa-gaiak: Antzinako Erregimenaren krisia, biografiak, hiztegi biografikoak, Kontzertu ekonomikoa, fiskalitatea eta finantza publikoak XIX. eta XX. mendeetan, foraltasuna eta autogobernu politikoa, gizarte-mugimenduak, Bilboren historia. Doktoregoko 18 tesi zuzendu ditu.

Ekoizpen zientifikoa: Liburuak 24 (12 banakako sinadura, gainerakoak taldearekin lankidetzan), liburu kolektiboen 87 kapitulu, 79 artikulu aldizkari zientifikoetan. 31 libururen editore edo koordinatzailea.

Bere ikerketa-ibilbidea positiboki ebaluatu da, bost seiurteko ikerketarekin (1982-2011) (CENAI) eta bikaintasun-maila gorenarekin (A2) UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren 2005eko deialdian. Halaber, Gizarte Zientzien eta Humanitateen arloan Euskoiker Fundazioaren Ikerketa Saria (2007) eta Miguel de Unamuno saiakera saria (2011) jaso ditu.
Unibertsitatearen kudeaketa: UPV-EHUko Irakasle Eskolako zuzendariordea izan da (1983-1986), Euskal Herriko Zuzenbide Historikorako Institutuko zuzendaria (2000-2003). Estatutuetako batzordeetako kidea (EHU): Euskara Batzordea (1994-1999), EHUko Ikerketa Batzorderako hautetsia, (2005-2017), Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria (2007).

Nazioarteko proiekzioa: International Commission for the History of Representative & Parliamentary Institutions erakundeko presidenteordea 1999tik eta 2015ean hautatua, International Committee of Historical Sciences (ICHS) erakundean afiliatua.
Bilbori buruzko ikerketa historikoen Bidebarrieta aldizkariaren zuzendaria eta Parliaments Estates and Representation eta Vasconia aldizkari zientifikoen argitalpen-batzordeko kidea.

Ikerketa-proiektuen ebaluatzailea, UNIQUAL-UNIBASQeko adituen batzordekoa (2006-2011), ACSUCYLen ebaluatzailea (2012).

Liburutegi digitala

Kontsultarako eskuragarri dauden artikulu, liburu eta beste argitalpenak.